AKEZKOERROTA

Harriak biratu, herria elikatu

Ez dakigu ziur noiz eraiki zuen Zizurkilgo Udalak jatorrizko Akezkoerrota baina berari buruz ezagutzen dugun lehen aipamen dokumentatua 1595ekoa da. Kontzejuak urtero prestatzen zuen almoneda, errota eta errota-lanak alokairuan jartzeko enkante publikoa, al mejor postor.

Akezkoerrota. Klikatu haditzeko. Akezkoerrota eta kanala. Klikatu handitzeko.

Baina Akezkoerrotan eta bere azpiegituretan obra eta berreraikitze asko egin behar izan ziren eta Udalak errentetatik lortutakoaren zatirik handiena lan horietan berrerabili behar izan zuten. Gainera, 1667an errota erre omen zen. Errotarriak ere, erabileran-erabileran, maiz zaharrak beste berriengatik aldatu behar izaten ziren. Errotarri hauek, Andatza mendiko ipar isurian zeuden harrobietatik ekarritakoak izaten ziren, Zarateko Bentatik pasa ondoren.

Akezkoerrota, 1975ean. 1831ko plano honetan hiru errota ikus daitezke:
Orakaiztegi, Akezko eta Alkaniz.
Errotaren funtsa, errotarriak.
Bi errotarri-pare dauzka. Peskantea.
Klikatu irudietan handitzeko.

Turtuki bakoitza bere txinboarekin, biratzeko prest.

 

1810: Akezkoerrotaren almoneda.
Klikatu dokumentu osoa eskuratzeko.
1808an, Euskal Herria inbaditu zuen Napoleonen armadak bi milioi erreal eskatu zien Gipuzkoako udalerriei zituen gastu militarrak ordainarazteko. Derrigorrezko betebeharra ordaindu ahal izateko, Zizurkilgo Kontzejuak, halabeharrez, hainbat herri-ondasun saldu behar izan zituen. Besteak beste, Altxurriaga, Susperro eta Itzumitz baserriak, Atxulondo burdinola, Alkaniz eta Akezko errotak… Sekulako odolustea Zizurkilgo herriarentzat.

1810ean burutu zen Akezkoerrotaren almoneda edo enkante publikoa. Hainbat eskaintza izan ziren, baina Adunatik zetorren Jose Manuel Arizmendi Apabolaza (Segura, 1762 – Zizurkil, 1820) garaitu zen 33.000 erreal kuarto (reales de vellón) mahaigaineratu zituenean. Gaur ezagutzen dugun errota-etxea XVIII. mendean eraikitako eta egurrezko egitura duen baserria da eta lanean jarraitu zuen 1980a arte.

Duela gutxi berriztatze handia izan du eta museo txiki bat bihurtu dute: errota zaharreko makinak, antzinako balantzak eta jatorrizko pisu-bilduma…

2022ko Maitza Saltsan ekimenaren barruan
Akekoerrotaren nondik-norakoak jasotzen duen bideoa.

Transmisio iturri

Ondare ikusgarria

Akezkoerrota
—————
Errota martxan