ZENTROAK 50 URTE

Gaztedi berri baten ametsa

Bazen Zizurkilen gaztedia frankismoaren belaunaldian jaiotakoa eta gizartea aldatzea amesten zuena, euskaldun sentitzen zena. Don Jesus Arratibel, Zumarragako apaiz gaztea Zizurkilera iritsi zen 1962an eta laster hasi zen neska-mutilak bere inguruan biltzen: handik sortu zen Zentroa egiteko ideia. Obra berria 1965eko abuztuko Amabirjinetan jarri zuten martxan behin behinekoz. Geroxeago, udazkenean etorri zen behin betiko inaugurazioa. Handik bi urtera, 1967an, don Jesus apaiza Venezuelara joan zen misiolari. Hiru urte ondoren itzulita, apaizgintza utzi zuen. Tamalez, 2006an auto-istripuz zendu zen.

Beraz, 2015. urtean 50 urte bete dira Zentroak ateak aurrenekoz ireki zituen hartatik.

Elizari erantsitako eskola zaharren lekua hartu zuen gero Zentroak.
Argazkia 1915ekoa da.

Eskola zaharra zena, Zentroa bihurtu zen 1965ean, gaur duen itxura hartuz.
Klikatu handitzeko.

Zentroaren sorrerari buruzko
laburpena duzu Sustraiak ale honetan.

 

Zentroa behin-behinekoz 1965eko
Amabirjinetan inaguratu zuten.
(argazki bilduma ikusi)

1965eko udazkenean inauguratu
zuten Zentroa behin betikoz.
(argazki bilduma ikusi)

Hamaika afari eta ospakizun egin ziren
Zentroan, honako hau adibide.
(argazki bilduma ikusi)

Zentroa zabaldu eta laster Don Jesus apaizak
Zizurkil utzi zuen. Agurra prestatu zitzaion.
(argazki bilduma ikusi)