PELLO MARI OTAÑO

«Euskera bizi bada, Otañoren bertsoak ere biziko dira.
Eta auek arnasik badute, gure izkuntzak ere izango du”.
(Aita Zavala, 1998)

2010. urtea erabat lotuta geratu da Pello Mari Otaño Barriolarekin. Izan ere, gure olerkari handiaren heriotzaren mendeurrena dela eta, kultur ekintza ugari antolatu genituen Hernandorena Kultur Elkarteak eta Zizurkilgo Udalak, bertsolaria gogora ekartzeko eta bere lana hobeto ezagutzeko.

Gainera, Argentinan urteetan bizi eta han hil eta gero, omenaldi bat egin genion La Platan, haren hilobiaren aurrean lehenik eta bertako Unibertsitatean gero.

 

h