2010ean Pello Mari Otaño bertsolari handiaren heriotzaren mendeurrena gogora ekarri zen Zizurkilen. Prestatu ziren ekimenen artean, Xabier Euzkitzek eta Pello Esnalek «Bat bitan banatzen da» izenburua zeraman hitzaldia eskaini ziguten Atxulondo Kultur Etxean, 2010eko maiatzaren 11n.
Pello Mari Otañoren bizitzan eta bertsogintzaren harian gogoeta egiteko gonbidapena luzatu ziguten Pello Esnal eta Xabier Euzkitzek. Haien aburuz, “Otaño bat bitan banatzen da” izenburuaren oinarrian bihotzaren irudia dago. |