1936ko errepresioa Zizurkilen |
2011. urtean 75 urte bete ziren tropa faxistak Zizurkilen sartu ziren 1936ko Amabirjinaren bigarren hartatik, genozidio frankistari hasiera eman zion egunetik: fusilamenduak, erailketak, atxiloketak, bortxaketak, zigorrak…
Gerra Zibileko eta frankismoko gertakizun historikoetara begira jarri beharra dago. Gerra galdu eta ondorioz isiltasunera kondenatuak izan ziren haien historia baztertua, ahaztua gelditu dena, askotan galduta edo galzorian egon daitekeena, berreskuratu behar da.
ghjfffffffffff
«Oroimen Historikoa: isiltzen ez den isiltasuna»
Herriak jakin dezan, eskura duzu Zizurkilgo ahaztuei
eskainitako liburuxka.
ghjfffffffffff
Zalantzarik ez dago gerra eta gerra ondorengo urte haiek beldur handiko garaiak izan zirela esateko. Zoritxarrez, maizegi, beldur horren irtenbidea isiltasuna izan da eta, horregatik, gai hauei buruzko jakin mina galarazia eta debekatua egon da gure etxeetako sukaldeetan. Baina urte gehiegi pasatu dira isilik jarraitzeko.
Giza eskubideen urraketa larriaren biktima izan zirenei errekonozimendu publikoa eta morala eman behar zaie. Garaituen oroimena berreskuratu behar da eta oroimen historikoa errekuperatzea ez da inoren aurka aritzea. Izan ere, gertatu dena jakiteak gertatutakoaren errepikapena ekidin lezake.
ffffffffffff
Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkarteak hari horretan bultzatu eta prestatu zituen ekimanak 2011n, Euskal Herriak eta Zizurkilek Gerra Zibilean eta Diktaduran errepresioa eta indarkeria jasan zutenekin duen zorra kitatzeko garaia iritsi dela uste baitugu. Egia berreskuratzeko eta isiltasuna hausteko.
Egia, justizia eta erreparazioa.
ffffffffffff
ffffffffffff
ffffffffffff
2011ko azaroaren 2an mahai ingurua izan genuen Zizurkilgo Iriarte etxean.
Oroituz taldea (Lau Haizetara Gogoan) «Egia, Justizia eta Erreparazioa»
izenburuko aurkezpena egin zigun.
ghjfffffffffff
Azaroaren 3an sendagile-forense eta Aranzadiko lehendakari den
Paco Etxeberriak hitzaldia eskaini zigun Atxulondo Kultur Etxean:
«Exhumando fosas, recuperando dignidades»
ññññññññññññ
ññññññññññññññ
Azaroaren 6an Gerra Zibilean fusilatuen eta errepresaliatuen
omenaldia burutu zen. Eguraldi traketsagatik, Kanposantuan egitekoa zena
Zimiterioan gauzatu behar izan zen.
|