ARMARRIA

Herriak eraikitako ikurra

Armarri zaharra berriarekin ordezkatzearena Hernandorena Kultur Elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak lankidetzan 2012an idatzitako “Zizurkilgo udal armarria. Txosten historikoa eta proposamenak” deitu dokumentuan dauka oinarria. Azterketa historikoaz gain, bertan adierazten den prozesuan gauzatutako parte hartzea azpimarratu nahi genuke.

Armarri berriak Eusko Ikaskuntzaren aldeko txostena jaso zuen 2012ko ekainean eta ondoren Gipuzkoako Foru Aldundiak urte bereko urrian onetsi zuen. Azkenik, 2012ko abenduaren 1ean Udal Osoko Bilkurak armarri berria onartu zuen aho-batez. 

 

Eskura duzu armarriari buruzko txostena, Aranzadi eta Hernandorena elkarteen artean prestatua.

 

Zizurkilgo armarri zaharrak, 1768koa, Belateko ihesaldiko kanoiak jasotzen zituen eta Hernandorena Kultur Elkartea osatzen dugunoi ez zitzaigun iruditzen gure herria ordezkatzeko egokia zenik, guduaren eta gatazkaren ikur baitziren kanoi horiek. 
1512ko Nafarroaren konkistaren 500. urteurrena zela eta, 2015a armarriaren inguruko azterketa eta hausnarketa sakona egiteko momentu egokia zela iruditu zitzaion elkarteari. Hasiera-hasieratik herriaren parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi izan genuen bereziki. 
2012ko abenduaren 1ean Zizurkilgo Udal Batzak aho batez onartu zuen herriko armarri ofiziala eta logoa.

 

Udala lagun, hausnarketa prozesua hasi genuen herritarrekin batera talde eragilea sortuz. 2012ko Maiatza Saltsan ekimena honetara bideratu zen. Baina armarri zaharra kentzeko berria sortu beharra zegoen. Taldean zehaztu ziren baloreen baitan herriko artistek zirriborro mordoa prestatu zituzten. Horrela, talde eragileak sortutako zirriborroak, herritarrengandik jasotako iritziak eta Arantzadi Zientzia Elkartearen iritziak batuz iritsi ginen armarri berriaren diseinura.

Armarri zaharra.
1768ko jatorrizko zertifikazioa.

Udaletxeko armarria (XVIII. mendea).

 

Udal Batzaren Areto Nagusian zurezko armarri zahar polikromatua dago zintzilkatuta.

Rafa Gonzalez zizurkildarrak zizelkatu eta Udalari oparitu zion zurezko armarria. Udal Batzaren Areto Nagusian zintzilikatuta dago.

 

2012ko maiatzaren 10ean Zizurkilgo Maiatza Saltsan ekimenen artean Nabarralde taldeko Anjel Rekalde kideak
bideo bat aurkeztu zuen Atxulondo Kultur Etxean. Ondoren 1512an gertatutakoari buruzko hitzaldia eman zuen.

 

Maiatza Saltsan ekimenen artean ere, Aranzadi Zientzia Elkartearen Zuzendari Nagusia den Juantxo Agirre Mauleonek
armarriei eta bereziki Zizurkilgoari buruzko hitzaldia eman zuen maiatzaren 17an Atxulondo Kultur Etxean.

 

  2012ko azaroaren 29an Peio Monteano historialari atarrabiarrak 1512ko gertakizunen azterketa
azaldu zigun Atxulondo Kultur Etxean: «Conquista de Navarra, los cañones de Belate».

 

2012ko abenduaren 1ean Udal Osoko Bilkura egin zen, batzar aretoa bete-betea zela.
Udal ordezkariek armarri berria onartu zuten aho-batez.
Bertsoak, dantzak eta jotak osatu zuten ekitaldia.
Bide batez, jardunaldia Nafarroari omen egiteko baliatu zen.