FRAISOROKO POSTALAK

Willy Koch argazkilariaren lanak

Willy Koch (1878 – 1950) Alemanian jaio zen baina Donostian finkatu zen 1898 urte inguruan eta han bizi eta lan egin zuen. Magdalena Bengoetxearekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten. 1908tik aurrera argazki estudio bat izan zuen Donostian. Adituen iritziz, lehen mailako argazkilaria izan zen eta Willy Kochen argazkiak garaiko egunkari eta aldizkarietan argitaratu ziren.

1912ko neguan Fraisoroko Nekazaritza Eskolak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak argazkiak egitea eskatu zioten Willy Koch argazkilariari, haiekin postalak sortu eta Fraisorok eragiten zuen komunikaziotan, posta-truke edo gutunerian propaganda bezala erabiltzeko helburuarekin.Azkenean 15 posteletan gauzatu ziren argazkiak egin zituen 1912ko abenduaren 6an. Argazkilariari 6,50 pezeta ordaindu zitzaizkion kanpoko argazki bakoitzeko eta 12 pezeta barrukoengatik. Guztira, 322,50 pezeta.

Postalak handitzeko,
bere gainean klikatu.