TEODOSIOENEA

Elbarrenako historia txikia

Teodosioeneak Almorzatarren bost belaunaldi jaso ditu bere historian zehar.
Baina familia baten bizileku izateaz gain, etxea zerbait izan da
Elbarrenako azken ehun urte luzeetako historia txikian, eguneroko bizitzan.
Teodosioeneari, ordea, agur esateko garaia iritsi zitzaion.  

1900. urtean Teodosio Almorzak baimena eskatu zuen etxe berri bat eraikitzeko Asteasuko errekaren gainean, Pasusenearen parean. Foru Aldundiari erosi zizkion terrenoak eta orube horretan altxatu zuen Zizurkilen eta bereziki Elbarrenan eragin handia izango zuen eta Almorzak bere izenarekin bataiatu zuen etxea.

Teodosioeneak Almorzatarren bost belaunaldi jaso ditu bere historian zehar. Baina familia baten bizileku izateaz gain, etxea zerbait izan da Elbarrenako azken ehun urte luzeetako historia txikian, eguneroko bizitzan. Pasusenearekin batera, nortasun propioa eman dio “Barrio de la Estación” deritzaionari.

 

kkkkkkkkkkkkkk

2014ean, eraiki zutenetik 114 urte joan direnean, Teodosioeneari agur esateko garaia iritsi zitzaion. Elbarrenako plazak beste diseinu berri bat behar zuen, gaur espazio zabalak eskatzen dira, eta Teodosioenea zaharrak traba egiten zuen horretan. Ez zen XXI. mendera egokitu eta eraistea erabaki zuten, etxearen pareta zaharrek jaso dituzten oroimenak iraganaren zurrunbiloak eraman zitzan. 
Teodosiorekin batera, ordea, gure herria eratzen eta taxutzen eragin zuen zutabeetako bat desagertu zitzaigun. Xede horretan, Hernandorena Kultur Elkarteak Teodosioeneak zutik emandako ehun urte luzeak gogora ekarri nahi izan ditu, labur bada ere. 
Hemen eskura duzun ikerketa zabalduz, gure iraganaren ezagutza indartu nahi dugu, nondik-norako horrek gaurko Zizurkil hobeto ulertzen lagunduko digulakoan.

 

Pello Mari Otaño eta Teodosioko Joakina
irudikatzen dituzten erraldoiak
prestatu dituzte Zizurkilen.