|
![]() |
![]() |
|
1965ean Ignacio Arruti Idigoras eraikitzaile / kontratista donostiarrak Juan Miguel Rezola arkitektoak diseinatutako Antolamendu Plana aurkeztu zion Zizurkilgo Udalari: 6. Poligonoa, 21.875 m2ko hedadura zuena.1969an lehen eraikina egin zen Ugaren, gaurko 5 zkia. Marie Brizard enpresako lagun batzuek kooperatiba bat osatu zuten Nª Sra. de las Viñas izenarekin: 12 bazkide eta 12 etxebizitza eraiki zituzten. Berehala, Jose M. Berasain eraikitzaileak beste lau bloque altxa zituen segidan, L itxurako bat eratuz: 1-2-3-4 zenbakiak, bakoitzak 8 etxebizitza zituela.
|
![]() |
Ondoren, INOA S.L. eraikuntza enpresak ia jarraian beste lau eraikin egin zituen (gaurko 13 – 14 eta 15 zkiak.) eta berehala eraman zuen Udaletxera laugarren bat ere egiteko eskaera (12. zkia.). 3 etxeek Ipar-Hegoa norabidea eta 12 etxebizitza zituzten, Oria ibaiaren orientazio berean. Promotoreek laster 18 etxebizitzako laugarren etxe bat erantsi zieten aurreko hirurei, Mendebalde-Ekialde noranzkoan. Lau blokeen artean, beraz, 54 bizitetxe berri sortu zituzten. INOA enpresak 12 etxebizitza zituen beste eraikin bat egin zuen, gaur 11. zkia daukana. Aurreko etxeekin batera ia, izarra itxurako eraikinaren proiektuari (La Estrella ezizenez ere ezagutu zen) ekin zion INOA S.L. enpresak, Ugaren egin zuen azkena. Adierazi zutenez, etxearen hiru hegalen orientazioa eguzkia hobekien aprobetxatzeko eta jasotzeko omen zegoen diseinatua. Solairu bakoitzean 6 etxebizitza egin ziren, 48 guztira. Ugare baserria bera Berasainek eta INOA S.L. enpresek eraiki zituzten etxe guztien plangintzatik kanpo geratu zen. Baina José Rozas González izeneko konstruktoreak baserri zaharra eraitsi eta 48 etxebizitza egiteko bloke baten proiektu berria aurkeztu zuen Udaletxean 1973an. Bi urte ondoren, 1975ean, lehen bizilagunak sartzen hasi ziren Ugare baserria izan zen gune berean eraikitako lau eraikinetan. |
Gehiago jakiteko, jaitsi SUSTRAIAK 33.