IRIZIBARKO KAROBIA

Zaharberritutako antzinako altxorra

Zizurkilgo karobirik dotoreena eta osatuena da, guztion ahaleginari esker zaharberritu dena. Irizibarko karobia herrian dugun nekazal munduko ondarerik preziatuenetakoa dugu eta, beraz, kontu handiz zaindu beharrekoa.

Karobiak zuen egoera zailagatik Irizibar baserrikoen kezka jasota, Zizurkilgo Udalaren, Hernandorena Kultur Elkartearen eta Andoaingo Burdina Taldearen lankidetzaren fruitu izan da Irizibarko karobiaren txukunketa, zaharberritzea. 
 
Burdina Taldeak, 2017. udazkenean, jatorrizko teknikak erabiliz, egin duen lan bikainak karobia haizeberritu du eta labeari gaur egun duen planta dotorea eman dio. Burdina Taldeak karobia bera eta ondoko harrobiaren inguruak sasiz garbitu ditu lehenik. Ondoren, labearen aho ingurua eta barruko nahiz kanpoko paretak txukundu. 
 
Erabat hondatuta zegoen karobiaren sarrerako arkua konpondu behar izan da, Irizibarkoek beraiek eskuratu dieten harriez baliatuz. Teilatua ere askatu da, gapirioak eta latak saneatuz edo ordezkatuz. Amaitzeko, karobiak eskatzen zuen teilaztatze lana burutu da. Azkenean, 2018ko ekainaren 17an, karobia zaharberritzeko lanen amaiera ospatu da.

 

Karobiaren argazkiak ikusi.

 

Karobiaren alboan jarri den argibide-panela.

 

Sustraiak, gehiago jakiteko Irizibarko karobiari buruz.

 

2018.01.12an AIURRI aldizkariak
bere 508. alean
Irizibarko karobiari buruz
prestatu zuen erreportaia.

ATARIAk ere 2018.01.17an
karobiari buruzko erreportaia
argitaratu zuen