AUZMENDI BILDUMA

Bartolome Auzmendi, Elbarrenako apaiza
On Bartolome Auzmendi (Ataun, 1933 – Donostia, 2022) apaiztu eta zuzenean etorri zen Zizurkilgo Donemiliaga parrokiara 1957ko urrian, On Inazio Auzmendi erretorearen laguntzaile izateko izendatuta. Irurako Bitoriano Iturbe zen hirugarren apaiza.

Iturbek herria utzi zuenean, Daniel Eskisabelek ordeztu zuen hura Zizurkilen.Horrela, une batez hiru apaiz izan ziren herrian, ataundarrak hirurak: On Bartolome Auzmendi, On Daniel Eskisabel eta On Bartolome Auzmendi. Eskisabel Amasara eraman zuten eta urte bereko azaroan Bartolome Auzmendik Elbarrenan eraiki berri zen Arantzazuko Amaren elizaren ardura hartu zuen.

Elbarrenan 18 urtez jardun ondoren (1957-1975), Auzmendi Lasarteko eliza berria eraikitzera joan zen. Han beste hamar urte igarota (1975-1985) Amarako Familia Santuaren parrokiako (1985-1993) eta Artzain Ona katedraleko (1993-2011) erretore izan zen.

Bere azken urteetan Bartolome Auzmendik Donostiako Apaiztegian hartu zuen erretiroa.

Zizurkilen emandako urteetan argazki mordoa egin zituen, baita bideo sorta Super 8 kamera bidez, audiorik gabeak. Guztira 20 film-rollo gorde dira, 1964 eta 1973 artean grabatuak eta gaur Euskal Filmotekan jasota daudenak. Hernandorena Kultur Elkartearen eskariz, Filmotekak rollo guztiak txukundu, digitalizatu eta gure eskura utzi ditu. Eskerrak, beraz, Filmotekari. Hainbat argazki eta bideo kalitate juxtukoak badira ere, Auzmendiren bilduma dotoreak 60. hamarkadako Zizurkil hura gogora ekartzen lagunduko digu.

BIDEOAK

Hogei rollo dira eta guztien artean
9 ordutik gorako grabazioa osatzen dute.
Bakoitzaren xehetasunak ikusteko,
aukeratu nahi duzuna.

ARGAZKIAK

Hemen duzun argazki bakoitza
egin zen urtean zuzen sailkatzen saiatu gara.
Baina baliteke bat edo besteren data oker jasota izatea.
Hala balitz, eskertuko genizuke akatsa guri jakinaraztea.

HHHHHH