Auzmendi 1

Auzmendiren bideoak digitalizatuta

On Bartolome Auzmendik gaur Euskal Filmotekan jasota dau den audiorik gabeko Super 8 bideo sorta grabatu zuen Zizurkilen apaiz izan zen urteetan zehar. Hernandorena Kultur Elkartearen eskariz, Filmotekak bideoak digitalizatu eta gure esku utzi ditu. Eskerrak, beraz, beraiei.
Guztira 20 rollo dira, 1964 eta 1973 grabatuak. Kalitatea ez da gaurkoa baina bilduma dotorea duzu gogora ekartzeko 60. hamarkadako Zizurkil hura.
Bideoak, berez, audiorik gabekoak dira. Guk, ikustea atseginagoa izan dadin, hondoko-musika jarri diegu. Zure aukera erabiltzea edo ez.  

Lehen rolloak ez du dokumentaziorik atxikita. 
Baina zaharrena izango da, bera baita zuri-beltzean grabatutako bakarra.
 
Bideoa Zizurkilgo bista batzuekin hasten da, segidan Elbarrenako jaiekin jarraitzeko: asto-karrera, buruhandiak, dantzariak, moto-karrera, hauren mozorroak,kart lasterketa….
Herriko ikuspegi berri baten ondoren kanpotarren arteko saski-baloi partida ikus daiteke tren geltokiaren alboan. Baitan gaztetxoak patinetetan, dantzariak, txirrindulali lasterketa….