Auzmendi 10-11

Auzmendiren bideoak digitalizatuta

On Bartolome Auzmendik gaur Euskal Filmotekan jasota dau den audiorik gabeko Super 8 bideo sorta grabatu zuen Zizurkilen apaiz izan zen urteetan zehar. Hernandorena Kultur Elkartearen eskariz, Filmotekak bideoak digitalizatu eta gure esku utzi ditu. Eskerrak, beraz, beraiei.
Guztira 20 rollo dira, 1964 eta 1973 grabatuak. Kalitatea ez da gaurkoa baina bilduma dotorea duzu gogora ekartzeko 60. hamarkadako Zizurkil hura.
Bideoak, berez, audiorik gabekoak dira. Guk, ikustea atseginagoa izan dadin, hondoko-musika jarri diegu. Zure aukera erabiltzea edo ez.  

 

10 eta 11 rolloek ez dute dokumentaziorik.
Oso laburrak dira eta bien artean 15 minutu besterik ez dute osatzen.
Bideo hauetan Zizurkilgo Elbarrenako festak agertzen dira: asto-karrera, mozorroak, tanborrada…
Jubilatuek Aralarrera egin zuten ibilaldi bat eta zalditegi bat bisitatzera joana jasotzen dira.
Azkenik, Villabonan antolatu zuten txirrindulari proba baten irudiak ere jasotzen dira. 

hhhhhhhhhhh