Gu ta Gutarrak

Beltxa: Debekua jaso zuen ipuina

Magdalena Moujan Otaño, Beltxa etxekoentzat eta hurbilekoentzat, Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren biloba zen. Ama Teresa bezala, Argentinako Pehuajón jaio zen. Matematikan dioktorea, lanean jardun zuen, besteak beste, Energia Atomikoaren Batzorde Nazionalean. Hainbat unibertsitatetan irakatsi zuen eta haietako batzuetan Honoris causa doktore titulua eman zioten, unibertsitateen ohorezko sari akademiko gorena. Beltxa ez zen izan, ez, edonor. Ezagutu zuten guztien aburuz, langilea, euskalduna eta handi bezain apala zen.

Magdalena Moujan Otaño, “Beltxa” (1926-2005)

Baina Beltxak zientzia fikzioaren esparruan lortu zuen izen handia. Horren lekuko, 1968ko Argentinako zientzia fikzio alorreko ipuinen Sari Nagusia eskuratu zuen “Gu ta gutarrak” idazlana. Obra honek bide zaila izan zuen, ordea, Espainian: Fraga Iribarnek, Informazio ministro frankista zenak, zentsura ezarri eta editatuta zegoen ipuina sekuestratu zuen, “porque atentaba directamente contra la unidad de España”.

Beltxa Mar del Platan zendu zen 2005ean, 79 urte zituela. Berak horrela aginduta, bere gorpuzkinak La Platako kanposantuko Otaño familiaren hilobian daude jasota, ama Teresa eta Pello Mari eta Malen aiton-amonen ondoan.

2018ko Euskaraldiaren harira, Hernandorena Kultur Elkarteak GU TA GUTARRAK ipuina bere osotasunean irakurtzeko bidea jarri nahi izan zuen, bai gaztelaniaz, Beltxak berak idatzi bezala, baita 2018ko azaroan zendu den Xalbador Garmendiak euskarara ekartzeko egin zigun moldaera dotore eta bikaina ere.

 

2018an Hernandorena Kultur Elkarteak
euskaraz eta jatorrizko gaztelaniaz editatu zuen ipuina

 

Zentsura frankistak,
ipuinaren debekua zuritzeko,
arbuiatu zituen pasarteak.
Erokeria zentzugabea.

 

IPUINAREN JATORRIZKO
EDIZIOA, Tribunal de
Orden Público frankistak
sekuestratu zuena.

Nueva Dimensión argitaldariak
Madrileko Orden Publikoko
epaitegiak ezarritako
ipuinaren debekuaren berri
eman zien bere irakurleei.

Esan bezala, Espainiako
Gobernuak ipuina zabaltzea
debekatu zuen eta Nueva
Dimensión argitaletxeak
haren ordezko beste lan bat
argitaratu behar izan zuen.

«El cuento argentino»
1995ean Jorge Luis Borges eta beste hainbat idazle handiren
lanak biltzen zituen antologian
argitaratu zuten Gu ta Gutarrak ipuina. 

Maria Altuna Lizarragak
horrela irudikatu du Beltxa
ipuinaren gure ediziorako. 

 


 

BELTXAren

IDAZLANAK

███»» «GU TA GUTARRAK» (euskaraz eta gaztelaniaz – Hernandorena K. E.) 
███»» «GU TA GUTARRAK» (jatorrizkoa, Nueva Dimensión, 14)
███»» «GU TA GUTARRAK» (eta gehiago, etxekoen autoedizioan)
███»» «Amodiozko Gutuna» (etxekoen autoedizioan)
███»» «Bicho e’ parra en órbita» (Nueva Dimensión, 18)
███»» «Carta del Rey» (etxekoen autoedizioan)
███»» «El Lagarto Rojo» (Nueva Dimensión, 101)
███»» «El ojo de agua» (etxekoen autoedizioan)
███»» «En el centenario de ALKAR» (etxekoen autoedizioan)
███»» «La noche que cambiaron las reglas del juego» (Sinergia 5)
███»» «La vela en el viento» (etxekoen autoedizioan)
███»» «Lekobide y el cometa» (etxekoen autoedizioan)
███»» «Otra vez» (Fenix 2)
███»» «Primus circundedisti me» (etxekoen autoedizioan)
███»» «Un poeta vasco en Argentina» (Euskaldunak Munduan, 3)
███»» «Un poeta y una leyenda» (etxekoen autoedizioan)

hhhhhhhhhhhh