Joxe Mari Iriondo eta Antonio Zavala, hitzaldia eskaini zutenean
[audioaren iraupena: 01:22:09]
|
Pello Esnal (Andoain, 1950),
Euskaltzain urgazlea
Pello Mari Otañori buruz jardun zuen.
[audioaren iraupena: 01:02:44].
|
Txomin Artolak Urbil semearekin abestu zuen 90eko hamarkadan.
Otaño gogoko zuten.
[audioaren iraupena: 00:58:05]
|
1
Hiru saioetatik lehenengoan, 1998ko urtarrilaren 21ean burutu zen, Joxe Mari Iriondo esatari lanetan genuela.
Antonio Zavalak Pello Mari Otañoren bizitza eta bertsogintzari buruzko errepasoa egin zuen, “bere bertsoen leihotik begiratuz”, Zavala berak zioenez. Gogora ekarri zuen, beste behin, Pello Mari Otañoren azken 12 urteak, hain zuzen Argentinan emandakoak, ilun eta ikertzeko geratu zitzaizkiola.
|
2
Bigarren saioa hurrengo egunean egin zen, 1998ko urtarrilaren 22an.
Pello Esnalek Otañori buruzko hitzaldia eman zuen eta horretarako Anjel Mari Peñagarikanoren, Jon Azpillagaren eta Patxi Iraolaren bertsoen laguntza izan zuen. Uztapideren 1962ko grabazio bat ere entzun zen saioan.
Joseba Etxarrik jarri zituen doinuak pianoarekin.
|
3
Hirugarren eta azken saioan, 1998ko urtarrilaren 23an, Txomin eta Urbil Artola aita-semeak abestu zuten Koldo Mitxelenan.
Hauez gain, lau bertsolarik pare hartu zuten:
Jon Azpillaga, Patxi Iraola, Anjel Mari Peñagarikano
eta Jexus Egileor. Zizurkilgo alkate zen
Maria Anjeles Lazkanoren hitzak ere entzun ziren.
|