Ombuaren itzala

Ombuaren itzala

2024ko azaroaren 30ean Zizurkilgo San Millan elizan eta 150 gonbidaturen aurrean erakutsi zuten Ombuaren itzala, Pello Mari Otaño herritarraren bizitzan oinarritutako filma. Aurrestreinaldian izan ziren Patxi Bisquert proiektuaren zuzendaria eta baita filmean aritutako hainbat aktore, tartean, Otañorena egiten duen Joseba Usabiaga tolosarra ere.

Filmaren grabaketan eta errodajean modu batera edo bestera parte hartu zutenak, zine zaleak eta bertsozaleak bildu zituen estreinaldiak, eta sentsazio gozoekin irten ziren emanalditik guztiak ere.

hhhhhhhhhhhh

Pelikula eskaini aurretik Bisquertek esan zuen amets bat bete zuela estrenaidiarekin eta eskerrak eman zizkien auzolanean proiektua babestu zuten guztiei. Dozena bat urte ziren egitasmoa martxan jarri zutela eta zuzendariak esan zuen Zizurkilgo Udalak beti bultzatu zuela proiektua. «Konplikatua izan da baina azkenean lortu dugu».

Otañoren osabaren, Joxe Bernardoren papera jokatu du filmean Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak eta filma hasi aurretik bi bertso bota zituen. «Ombuaren itzala ederki kosta da baino, hainbat arrazoi izan eta gero, heldu da estreinoraino, herriak jakin behar du zein zen Pedro Maria Otaño», esan zuen aurrenekoan Peñagarikanok.

Otaño herritarraren bizialdia jasotzen du filmak eta Euskal Herria eta Argentina artean filmatu zuten. Zizurkilen ere grabatu zituzten zenbait pasarte, besteak beste, pelikula estreinatu duten San Millan elizan edota udaletxe atarian. Hainbat zizurkildarrek parte hartu zuten figurante gisa Ombuaren itzala filmean eta Mitxelenaren paperean jardun zuen, esate baterako, Hodei Arrastoa herriko aktoreak. Oihana Iguaran bertsolariak ere jokatzen zuen paper txiki bat filmean. (Ataria-tik jasota)

 

Gehiago jakiteko…