Xabier Amurizak dioen bezala, Otaño ez da Zizurkilgo figura bakarrik, Euskal Herrikoa baizik. Eta hori garbi gelditu zen Amurizak berak eta Anjel Mari Peñagarikanok Atxulondo Kultur Etxean 2010eko apirilaren 16an eskaini ziguten OTAÑO ATZERRIKO OROI-MINA bertso saio dotore bezain berezia.
Nola ez, Pello Mari Otaño izan zen saioaren bizkarrezurra eta Anjel Mari Peñagarikanok egin zuen bere papera. Gure olerkariaren hemezortzi bat bertso bertso kantatu zituzten.
hhhhhhhhhhhh
Amurizaren eta Peñagarikanoren iritziz, antologia zabala izan zen eskaini zigutena, Otañoren obra geroari uzteko modu bat zeren, bestela, mendeurrena bukatu, ekitaldiak bukatu dira, baina zer geldituko da horretatik?
Gaia, oso anitza: Amurizak berak zioen bezala, zizurkildarrak bertsoetan gai pila jorratzen baitzuen: sozialak, gerrei buruzkoak, euskara oso presente zuen, politika ere bai, munduko gertaera sozialak…
Pello Mari Otañok bertsoak egiteko zuen estiloa ere aipatu zuen Amurizak: zer edo zergatik izan dira bere bertsoak ia ia Euskal Herrian kantatuenak edo ikasienak. Nik neuk, nork ez, bere bertsoak buruz ikasi nituen gaztetan, zioen.
|