Eitb – 1996

Euskal Herritik, Otañoren bila

EITBk ekoiztutako EUSKAL HERRITIK dokumental-bildumak Pello Mari Otañori buruzko 30 minutuko iraupena duen lan bat jaso zuen 1996an, Koldo San Sebastian zuzendari eta Iñaki Beobide ekoizle zirelarik. Bertsolariaren jatorrizko Zizurkil agertu eta Teodoro Mujika eta Joxe Iztueta elkarrizketatzen dituzte egileek.

Segidan Argentinako garaiko euskal etorkinen berri ematen digu dokumentalak. Pello Mari Otañoren Amerikako urteak azaltzen dituzte Buenos Airesko Laurak Bat elkarteko Mikel Ezkerrok eta Julio Goyen Aguado editoreak.

Pello Mari Otañori buruzko dokumental polita, nahiz erakusten duten gure bertsolariaren biografiak akatsaren bat edo beste duen.   

 

hhhhhhhhhhhh