Ikasleak

Gaztetxoak Otañori kantatzen

2010eko maiatzaren 20an Zizurkilgo haur eta gaztetxoak protagonista izan ziren.

Lehendabizi Pello Mari Otañoren biloba Txuri eta Ameliak haien aitonaren izena zeraman ikastetxea ezagutu eta neska-mutilekin egon nahi izan zuten. Hauek Otañoren bertsoekin eskertu zieten bisita.

 

 

Bazkalondoan, Pello Mari Otañoren heriotzaren mendeurrenaren ospakizunetan parte hartu zuten Intxaur pilotalekuan bildu ziren herriko hiru ikastetxeetako ikasleak batera: Pello Mari Otaño ikastetxea, San Millan ikastetxea eta Zubimusu ikastola izan ziren omenadiarekin bat egin zutenak.

Ipuin kontalari batek Pello Mari Otañoren bizitzako hainbat pasarte kontatu ahala, kontakizunarekin lotutako bertsoak abestu zituzten Zizurkilgo neska-mutilek.

Aldez aurretik aritu ziren entsaiuekin eta eurentzat ere herriko bertsolari handia hobeto ezagutzeko bide ona izan da: Amaia Agirre bertsolariarekin batera prestatu zituzten bertsoak abestu zituzten ipuin kontalariaren pasarteen artean.

Otañoren bertso zaharrak, jaialdirako moldatu zituztenak nahiz bertso berriak kantatzearekin batera, dantzarien saioarekin amaitu zuten Zizurkilgo olerkari handiari gaztetxoenek eskainitako omenaldia.

 

 

hhhhhhhhhhhh