Bertso-jaialdia

Bertsolariek Otaño gogoan


2010eko maiatzaren 15ean Pello Mari Otaño omendu zen Zizurkilgo Intxaur Pilotalekuan bertso-jaialdi bikain baten bidez. 

Bertan partaide izan genituen Anjel Mari Peñagarikano, Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia eta Unai Iturriaga bertsolariak, Xabier Amurizaren gidaritzapean guztiak. 

Susana Ardanaz Otaño «Txuri» eta Amelia Otaño, Pello Mari Otañoren biloba andereek parte hartu zuten bertsolariaren heriotzaren mendeurrenaren ospakizunetan eta zizurkildarren eta bertsolarien beraien omenaldi beroa jaso zuten.

 

Amelia Otaño (ezk) eta Susana Ardanaz Otaño «Txuri» (esk) Errekalde baserriaren atarian.
hhhhhhhhhhh
hhhhhhhhhhh

hhhhhhhhhhhh