Bertso-eguna 1998

Otañori eskainitako omenaldia

1998. urteko Bertso Eguna urtarrilaren 24an ospatu zen Donostiako Atano III.a pilotalekuan eta bereziki Pello Mari Otañori eskaini zitzaion. Izan ere, egunotan betetzen ziren ehun urte gure olerkari zizurkildarra Pasaian itsasuntzia hartuta behin betikoz Ameriketara joan zenetik.

Hamaika bertsolarik parte hartu zuten jaialdian: Joxe Agirre, Xabier Amuriza, Jon Enbeita, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua…

 

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Donostia Kulturak antolatu zuten ekitaldia eta Xabier Euskitzek bete zuen Pello Mari Otañoren irudia.

 

hhhhhhhhhhhh