Magdalena Moujan Otaño, Beltxa etxekoentzat eta hurbilekoentzat, Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren biloba zen. Ama bezala, Argentinako Pehuajón jaio zen. Matematikan dioktorea, Lanean jardun zuen, besteak beste, Energia Atomikoaren Batzorde Nazionalean, hainbat unibertsitateetan… Beltxa ez zen izan, ez, edonor. Ezagutu zuten guztien aburuz, langilea, euskalduna eta handi bezain apala zen.
|
|
Magdalena Moujan Otaño, “Beltxa” (1926-2005) |
Baina Beltxak zientzia fikzioaren esparruan lortu zuen izen handia. Horren lekuko, 1968ko Argentinako zientzia fikzio alorreko ipuinen Sari Nagusia eskuratu zuen “Gu ta gutarrak” idazlana. Obra honek bide zaila izan zuen Espainian: Fraga Iribarnek, Informazio ministro frankista zenak, zentsura ezarri eta editatuta zegoen ipuina sekuestratu zuen, “porque atentaba directamente contra la unidad de España”.
Beltxa Mar del Platan zendu zen 2005ean, 79 urte zituela. Bere gorpuzkinak La Platako kanposantuko Otaño familiaren hilobian daude jasota, ama Teresa eta Pello Mari eta Malen aiton-amonen ondoan.
2018ko Euskaraldiaren harira, Hernandorena Kultur Elkarteak ipuina bere osotasunean irakurtzeko bidea jarri nahi izan du, bai gaztelaniaz, Beltxak idatzi bezala, baita 2018ko azaroan zendu den Xalbador Garmendiak euskarara ekartzeko egin zigun itzulpen dotore eta bikainaren bidez.
2018an HernandorenaKultur Elkarteak
euskaraz eta jatorrizko gaztelaniaz editatu du ipuina
Hemen dituzu markatuta
zentsura frankistak,
ipuinaren debekua zuritzeko,
arbuiatu zituen pasarteak.
Erokeria zentzugabea. |
IPUINAREN JATORRIZKO
EDIZIOA, Tribunal de
Orden Público frankistak
sekuestratu zuena. |
Nueva Dimensión argitaldariak
Madrileko Orden Publikoko
epaitegiak ezarritako
ipuinaren debekuaren berri
eman zien bere irakurleei. |
Esan bezala, Espainiako
Gobernuak ipuina zabaltzea
debekatu zuen eta Nueva
Dimensión argitaletxeak
haren ordezko beste lan bat
argitaratu behar izan zuen.
|
«El cuento argentino»
1995ean Jorge Luis Borges eta beste hainbat idazle handiren
lanak biltzen zituen antologian
argitaratu zuten Gu ta Gutarrak ipuina.
|
Maria Altuna Lizarragak
horrela irudikatu du Beltxa
ipuinaren gure ediziorako.
|
BELTXA INTERNETEN
Egileari eta ipuinari buruz
gehiago jakiteko.
|
███»» «Gu ta Gutarrak – Nosotros y los nuestros. Un homenaje a Magdalena Moujan Otaño.» Domingo Santos.
███»» «Mujeres con ciencia. Magdalena Mouján Otaño: matemáticas y ciencia ficción.»
███»» «Zientzia kaiera Magdalena Mouján (1926-2005): Argentinako matematikari gutarra.»
███»» «Falleció Magdalena Moujan Otaño» – Euskalkultura.com
███»» «Gu ta Gutarrak, de Magdalena Mouja Otaño: Transculturación y neoculturación.» Claudia Carina Albarrad.
███»» Magdalena Araceli Mouján Otaño – Wikipedia.
███»» «Para Magdalena Moujan Otaño (Beltxa)». J. F. Domingo Ormaetxea – Mar del Plata. Gara, 2008.07.17
███»» «Argentina III: Otañoren kimu berriak.» Oihana Iguaran, Bertsolari.
███»» «Ciencia ficción: el enigma vasco.»
███»» «Planetas prohibidos: la ciencia-ficción y la censura.» Yago García.
███»» “El cuento español de ciencia ficción (1968-1983).” Mikel Peregrina. Doktorego-tesia, Un. Complutense. Madrid, 2014.
███»» «Gu ta gutarrak: zientzia fikziozko ipuin bat.»
███»» «Gu ta gutarrak: a science fiction tale.»
███»» «Diversity in Speculative Fiction.» Paula R. Stiles.
███»» Magdalena Moujan Otaño (Beltxa): parte-hartzea izan dituen beste liburuak.
|
hhhhhhhhhhhh
|