Pello Mari Otañoren arnasa

Intxaurrondotik onbura

Gogo biziz aurkezten dizuegu Pello Mari Otañoren arnasa bataiatu dugun liburu hau. Gure olerkariak ezagutu eta bizi izan zituen Zizurkil, Euskal Herria eta Argentina jasotzen ahalegindu gara, bihotza jaten zion herriminaren testigantza biltzen, hau da, Oroimenak deskribatzen.

Liburuaren azalaren gainean klikatuz eskura zenezakeen idazlan honekin zizurkildar handiaren irudimena gordetzeko urratsa eman dugula uste dugu eta hurrengo belaunaldiek euskal olerkari eta bertsolari itzelaren memoria historikoa hobekiago eta sakonago aztertzeko aukera izan dezaten euskarri txiki bat eskaintzen dugun itxaropena dugu.

«Pello Mari Otañoren arnasa» lana gauzatzeko bibliografia, mota askotako artxibategiak eta ahozko lekukotzak erabili ditugu. Azkenik, eskuragai duzun liburuak saiakera eta dibulgaziorako materialaren antza du. Pello Mari Otañoren bizitzan alderdi ezagunak eta ezezagunak (Argentinako urteak bereziki) kontatu ditugu. 

Atal batzuek lehendik liburuetan eta ahoz zabalduak zeuden eta beste kasu batzuetan hipotesiak eraiki behar izan ditugu. Informazio-iturri fidagarrien bila, Hernandorena Kultur Elkarteak egindako ahalegina aurkituko du irakurleak. Irakurleak esango du asmatu dugun.

 

Hernandorena Kultur Elkarteak aurkeztu zuen 2010eko maiatzaren 6an Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean.
hhhhhhhhhhhhhhhhhhh