ANDATZAKO PERGAMINOA

Andatzako pergaminoa

Orreagako Andre Mariaren Ospitaleak eta Zizurkilgo komunitateak Andatzako eremuari buruzko hitzarmena lortzera iritsi ziren 1389. urtean eta, tartekaritza-akordio honen bidez, eztabaidagai ziren mugak eta mugarriak behin betikoz finkatu zituzten.

Adostu zuten dokumentu honek bi metroko altuera hartzen du guztira eta bata bestearen atzetik erantsitako hiru pergaminoz osatutako gutun zatitua da. Goiko biak Orreagako artxiboan gordetzen dira, biak elkartuta, eta beheko hirugarren zatia, berriz, Zizurkilgo udal artxibategian.

– Andatzako pergaminoaren zehaztasunak irakurri 

– Andatzako pergaminoaren transkripzio literala (16 orr.) irakurri

– Andatzako pergaminoaren transkripzio egokitua (12 orr.) irakurri