Bertso-paperak 2016

III. Bertso-paper Lehiaketa

 

Lehiaketaren oinarriak

 

2016ko abenduaren 3an, Euskararen Egunean ospatu zen Zizurkilgo Plazaetxeberri jatetxean Hernandorena Kultur Elkarteak Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkargunearekin lankidetzan antolatu duen III. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketaren sari-banaketa. Jatetxea bete genuen sei bertsolari sarituek, epaileek eta, bereziki, herritarrok. Aurkezpena Harituz bertsozaleen eskutik joan zen. Giro ezin hobean, saritu bakoitzak bere bertsoak kantatu zituen eta ondoren Harituzekoek bertso-festatxoa egin zuten.

 

Jaitsi itzazu 2016ko III. Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketaren deialdia, ebazpena eta bertso irabazleak. 
[PDF 3,31Mb]