Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkarteak VIII. PELLO MARI OTAÑO BERTSO-PAPER LEHIAKETA
antolatzea erabaki du Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkargunearekin lankidetzan,
Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarra omendu eta bertso-paperen adierazpideari keinu bat egin asmoz.
hhhhhhhhhhhh
hhhhhhhhhhhh
Ohi bezala, Lehiaketa lau mailatan bereizi da: 1.- Gelen arteko maila: Tolosaldeko lehen hezkuntzako ikastaldeentzat. 2.- Gaztetxoen maila: 2006 urtean edo geroztik jaiotakoentzat. 3.- Gazteen maila: 2005 eta 2003 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne). 4.- Helduen maila: 2002 urtean edo aurretik jaiotakoentzat.
Lehiaketaren oinarri guztiak eskuratzeko, klikatu ondorengo irudian:
Bertso-paperen gaia, neurria eta doinua libre izan dira maila guztietan eta posta elektronikoz aukeztu behar zen lehiaketara, info@hernandorena.eus helbidera bidaliz urriaren 8a baino lehen.
EBAZPENA
VIII. Pello Mari Otaño Bertso-paper Lehiaketaren Harituz Bertsozale Taldeak osatutako epaimahaiak ebatzi duenez,
Maddi Etxeberria Barandiaran («Astelehena») eta Ane Zubia Aranalde («Berdea» gazteen mailan) eta Iñigo Legorburu Arregi («Hitz erdiez, bi hitz») eta Aner Euzkitze («Salbuespen») helduen mailan,
izan dira aurtengo Otaño bertso-paper sariketako irabazleak. Eskura dituzu ebazpenaren akta eta bertso-sorta sarituak: