Bertso-paperak 2023

IX. Bertso-paper Lehiaketa – 2023
Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkarteak IX. PELLO MARI OTAÑO BERTSO-PAPER LEHIAKETA
antolatzea erabaki du Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkargunearekin lankidetzan,
Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarra omendu eta bertso-paperen adierazpideari keinu bat egin asmoz.
Ohi bezala, Lehiaketa hiru mailatan bereizi da:
1.- Gelen arteko maila: Tolosaldeko Lehen Hezkuntzako eta DBH 1-2 ikastaldeentzat.
2.- Gazteen maila: 14tik 18ra artekoak, 2005-2009 tartean jaiotakoentzat.
4.- Helduen maila: 2009an edo aurretik jaiotakoentzat.

 

Lehiaketaren oinarri guztiak eskuratzeko, klikatu ondorengo irudian:

Bertso-paperen gaia AHOTSA izan da, neurria eta doinua librean maila guztietan eta posta elektronikoz aukeztu behar zen lehiaketara, info@hernandorena.eus helbidera bidaliz urriaren 8a baino lehen.
EBAZPENA

 

IX. Pello Mari Otaño Bertso-paper Lehiaketaren Harituz Bertsozale Taldeak osatutako epaimahaiak ebatzi duenez, honakoak izan dira Otaño bertso-paper sariketako irabazleak:

Helduen mailan 1 saria: Haritz Mujika Lasa («Ahotsaren istoria»)

Helduen Mailan 2. saria: Amaia Agirre Arrastoa(«Ahotsak egiten gaitu nor»)

Gazteen mailan 1 saria: Beñat Zeberio Mateos («Jaitz bertsoak»)

Gazteen mailan 2. saria: Amets Aizpurua Manzisidor («Bi hitz»)

 Eskura dituzu ebazpenaren akta eta bertso-sorta sarituak: